Eibar BHIko ikasleek maiatzaren 4an estreinatuko dute GEZURRAK musikala, Coliseo antzokian
2022/04/26
14:03
eta kitto!
Eibar BHI ikastetxeko ikasleek ikuskizun musikala prestatzen dihardute eta jendeaurrean aurkeztuko dute maiatzaren 4an, Coliseo antzokian, 19:00etatik aurrera. Lanaren izena “Gezurrak” da eta zuzendari lanetan Andrea Covadonga aktore eibatarra aritu da. Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke apirilaren 29tik aurrera, 5 eurotan..
Eibar BHI Guraso Elkartearen ekimenez sortu zen musikalaren proiektua. Ikastetxeak egitasmoa bere egin, eta musikala prestatzeko tailerra egiteko aukera eskaintzen die ikasleei Hauspoa programaren barruan. 2018an (Isaskara) eta 2019an (Beldurrak) eskainitako emanaldietan arrakasta handia izan zuen musikalak. Aurten, bi urteko etenaren ondoren, berriro taularatuko da antzokian; oraingoan “Gezurrak” ikuskizuna eskainiko dute.
Ikasturtean zehar Andrea Covadonga antzezlearen gidaritzapean ikasleak gogoz aritu dira dantza, kantak, interpretazioa, koreografia eta gidoia lantzen. Lan horren emaitza ikusgai izango da datorren astean, maiatzaren 4an, 19:00etan, Coliseo antzokian. Egitasmo honek Eibarko Udalaren babesa du.