Eibar-Cartagena partidurako sarrerak salgai daude dagoeneko

Neurketa 14:00etan hasiko da
Eibar-Cartagena partidurako sarrerak salgai daude dagoeneko
2024/05/14 10:33
eta kitto!

SD Eibar-ek salgai jarri ditu gaur domekan Ipuruan, arratsaldeko 14:00etan hasita, FC Cartagenaren aurka jokatuko duen partidurako sarrerak. Lehen salmenta-fasean abonatuek izango dute lehentasuna, eta abonu bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahal izango dituzte, online zein Orsaixanen, 15 euroren truke (10 euro 13 urtetik beherakoentzat).

Cartagenak sarrera gutxi eskatuz gero, Eibarrek bisitariei dagozkien eserlekuak ere salgai jartzeko aurkera izango du. Aurreko partiduetan bezala, partidura joango ez diren abonatuek ere eserlekua utz dezakete, ohiko baldintzetan. VIP sarrerak ere eskuragarri daude 90 euroren truke.

Partidu hori prestatzeko, gizonezkoen lehen taldearen lan-plana, gaur izango duten atsedenaldiaren ondorengoa, honakoa da:
bihar 11:00etan Atxabalpen izango dute; etzi ordu berean Ipuruan, baina ateak itxita; etzidamu ere 11:00etan Ipuruako Anexoan; eta azkena, zapatukoa, eguerdiko 12:00etan hasita, Atxabalpera bueltatuko dira, hor ere ateak itxita jarduteko.