Eibar Eskubaloi Taldeak uztailaren 22an egingo du Urteko Batzar Orokorra

Ohiko Batzarraren ondoren, Ezohiko Batzarra egingo dute indarrean dauden estatutuen zuzenketa egiteko
Eibar Eskubaloi Taldeak uztailaren 22an egingo du Urteko Batzar Orokorra
2026/07/08 10:26
Ekhi Belar Errasti

Denboraldia amaituta eta ia ekintza guztiak gelditu ondoren (udalekuekin dabiltza gaur egun), Eibar Eskubaloi Taldeak Urteko Batzar Nagusia egingo du uztailaren 22an, Portaleko areto nagusian, 18:00etan lehen deialdian eta 18:15ean bigarrenean.

Honakoa izango da batzarraren gai-ordena:

  • Aurreko akta irakurtzea eta onartzea.
  • 2025/26 denboraldiko balantzea.
  • Zuzendaritza Batzorde berria hautatzea.
  • 2026/27 denboraldiko aurrekontua.
  • Galderak eta eskakizunak.

 

Ohiko Batzarra amaitu ondoren, 19:00ean lehen deialdian eta 19:15ean bigarrenean, Ezohiko Batzarra egingo dute puntu bakarra aztertzeko: indarrean dauden estatutuen zuzenketa.