Eibar Eskubaloi taldeko hiru jokalari arituko dira Euskadiko selekzioarekin Chileren aurka
Mikel Zuloaga, Alex Puente eta Garikoitz Viguera hautatu ditu Aitor Etxaburuk
2024/11/05
11:01
eta kitto!
Eskubaloiko Euskadiko selekzioak Chileren aurka jokatuko du eguenean, 19:30ean, Chileren aurka, Bilboko La Casillan. Neurketa ikusteko sarrera doakoa izango da.
Partidu horretarako, Aitor Etxaburu hautatzaile eibartarrak Eibar Eskubaloi taldeko hiru jokalari deitu ditu: Mikel Zuloaga, Alex Puente eta Garikoitz Viguera.
Deitutakoak
- Bidasoa: Eneko Furundarena, Julen Mujika eta Unai Barreto.
- Huesca: Ignacio Suárez.
- Guadalajara: Haitz Gorostidi.
- Zarautz: Julen Eizagirre, Peru Iraeta, Oihan Etxeberria eta Paulo Ostolaza.
- Eibar: Mikel Zuloaga, Alex Puente eta Garikoitz Viguera.
- Pulpo: Mikel Martinez.
- Romo: Jon Barruetabeña.
- Trapagaran: Unai de Miguel.
- Tolosa: Iker Elola.