Eibar Eskubaloia taldeak ate irekien jardunaldia egingo du martxoaren 26an

Kirola probatzeko aukera emango die 2017an jaiotakoei, San Andres eskolan
Eibar Eskubaloia taldeak ate irekien jardunaldia egingo du martxoaren 26an
2026/03/16 10:35
Ekhi Belar Errasti

Eskubaloia ezagutu eta probatzeko aukera izango dute 2017an jaiotako umeek datorren martxoaren 26an. Eibar Eskubaloia klubak ate irekien saioa antolatu du, kirol hau gertutik ezagutu eta taldearen entrenamendu giroan murgiltzeko aukera eskaintzeko.

Jardunaldia 18:30ean egingo da San Andres ikastetxean, eta parte hartzera animatu nahi dituzte eskubaloia probatu nahi duten ume guztiak. “Kirolaz gozatzeko, lagun berriak egiteko eta talde giroa bizitzeko aukera paregabea izango da”, diote taldetik.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete klubarekin harremanetan jarrita, info@eibareskubaloia.eus helbide elektronikora idatzita.