Eibar Eskubaloiak amore eman zuen Bidasoaren aurrean Euskal Kopako finalerdian

Eibar Eskubaloiak amore eman zuen Bidasoaren aurrean Euskal Kopako finalerdian
2023/11/02 09:42
eta kitto!
Domusantu Eguneko eguerdian Ipuruan jokatutako probintziako bi taldeen artekoan, Fernando Fernandezen mutilak azkenean makurtu egin behar izan ziren Asobal Ligako taldearen aurrean, gaur egun bi taldeen artean dagoen aldearen erakusgarri. Dena dela, hasieran indartsu ekin zioten eibartarrek partiduari eta lehenengo laurdenean eurek izan zuten ekimenaren gidaritza, markagailuan 12-7 eta 14-9 aurreratuta. Hori bai, atsedenaldirako markagailua irauli eta irundarrak aurretik zirela joan dira aldageletara (18-27). Eibar Eskubaloiaren aldetik Puente izan zen goleatzaile nagusiena, zazpi golekin, Torrego eta Moñuxen aurretik, bi horiek sei golekin; lau lortu zituzten Yarzak eta Blancok, eta hiru Eibarrek eta Vallejok. Irungo Bidasoarekin jokatu zuen Eibar Eskubaloitik irtendako Mikel Zabala hegalekoak sei gol sartu zituen. 500 lagunetik gora izan zen kiroldegian partidua ikusten eta giro berezia bizi izan zen bertan, Euskal Koparen finalerdia jokoan zela.