Eibar Eskubaloiak eskerrak eman die Eskubaloiaren Jaian lagundu zutenei
Jakitera eman dute egun horretan egindako zozketan saritutako zenbakiak
2025/05/15
13:44
eta kitto!
Aurreko zapatuko ekitaldietan izandako laguntzaile eta babesle guztiei eskerrak eman dizkiete Eibar Eskubaloikoek “egun zoragarria posible egiteagatik”. Euren artean Mek, Tekniker, Altuna y Uria, Loyola, Muelles Zaldua eta Electricidad Perosanz taldeetako babesleak aipatu dituzte, Eibarko Udalarekin batera. Ez dira ahaztu Ametsa eta Kalaka tabernek, Urkari eta Goma2 musika taldeek, Axel speakerrak eta Javi Colmenero argazkilariak egindako lanaz. Eta, azkenik, jakitera eman dute egun horretan egindako zozketan saritutako zenbakiak:
- Saria: 00940 (ordezkoa, 01267), Oberena Harategiko urdaiazpikoa
- Saria: 03737 (ordezkoa, 00910), nesken lehen taldeak sinatutako kamiseta
- Saria: 01503 (ordezkoa, 00915), mutilen lehen taldeak sinatutako kamiseta