Eibar Eskubaloiak hiru egun hartuko dituen “Eskubaloi Eguna” ospatuko du

Arratsaldean burutuko du ekitaldirik garrantzitsuena, agintari eta babesleei egingo zaizkien harrerarekin
Eibar Eskubaloiak hiru egun hartuko dituen “Eskubaloi Eguna” ospatuko du
2025/05/09 17:48
eta kitto!

Gaur hasita eta domekara arte gure herriko eskubaloi klubak eskubaloiaren jai handiena ospatuko du. Arratsaldean burutuko du ekitaldirik garrantzitsuena, agintari eta babesleei egingo zaizkien harrerarekin (19:00etan hasita) eta jarraian aterako duten Eibar Eskubaloiko talde-argazkiarekin (19:15). Aurretik, 18:00etan, asteburu guztian egongo den txosna zabalduko dute.
Biharkoa egun betea izango da Eibar Eskubaloi Egunerako. Horrela, 10:00etan, Multikirolak saioa izango da Untzagan, LH5 eta LH6ko ikasleekin. 14:30ean bertatik hasiko da Errebal Plazaraino joango den kalejira, 15:00etatik aurrera bertan egingo den herri-bazkarirako.

16:30etik aurrera LH4ko eskubaloi eskolaren erakusketa partiduak jokatuko dituzte. Handik bi ordura beste kalejira batek Errebal Plazatik Untzagara eramango du jaia eta, behin Untzagan, bi kontzertu izango dira jarraian: 19:30ean hasita, Urkarik joko du; eta 21:30ean hasiko da Goma2koa toki berean.

Azkenik, domeka goizean txosna zabalduko dute 10:00etan eta, jaiari amaiera emateko, Eskubaloi Egunaren zozketak egingo dira 14:00etan.