Eibar Eskubaloiak urteko batzar orokorra egingo du uztailaren 26an

Eibar Eskubaloiak urteko batzar orokorra egingo du uztailaren 26an
2023/07/21 12:23
eta kitto!
Urterokoari jarraituz, sasoi honetan Eibar Eskubaloiak egiten duen urteko batzar orokorra egingo du oraingoan ere. Bilera hori hilaren 26an, datorren asteko eguaztenean, egingo dute Portaleko areto nagusian: lehenengo deialdia arratsaldeko 18:00etarako iragarri dute, eta bigarrena ordu erdi geroagorako, hau da, 18:30ean. Klubaren estatutuetako 21. artikuluari jarraitzen dion deialdi horretako gai-zerrenda honakoa izango da: lehen puntuan aurreko aktaren irakurketa egingo da eta, jarraian, onartzea; bigarrenean 2022-23 denboraldiko balantzea aurkeztuko da; hirugarrenean 2023-24 denboraldirako aurrekontuaren berri eskainiko da; eta laugarren eta azkenean galdera eta eskaerei erantzungo zaie.