Eibar Eskubaloiko bigarren taldeak Euskal Ligara igotzeko play-offa jokatuko du asteburuan

Loyola izango du aurkari Lurraldeko Liga seniorreko Mek Eibar Eskubaloiak Hondarribian, bihar, 18:30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan
Eibar Eskubaloiko bigarren taldeak Euskal Ligara igotzeko play-offa jokatuko du asteburuan
2025/05/23 13:48
eta kitto!

Zapatuan Loyola izango du aurkari Lurraldeko Liga seniorreko Mek Eibar Eskubaloiak Hondarribian 18:30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan. Finalerdi hori gizonezkoen bigarren taldeak egindako denboraldi bikaina saritzeko neurketa da Euskal Ligara igotzeko aukera eskainiko diena, Loyolari irabaztea erraza izango ez bada ere. Beste finalerdian Hondarribiak eta Urdulizek neurtuko dituzte indarrak. Partidu bietako irabazleek finala jokatuko dute hurrengo egunean, domekan, eta hortik aterako da Euskal Ligara igoko duena.

Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen senior taldeak, bestalde, hitzordu handia du baita bihar, Ipuruan bertan Gipuzkoako Kopako finalerdia jokatuko baitu Leizaranen aurka. Barixakuko neurketa 20:30ean hasiko da.