Eibar Eskubaloiko kadeteak Euskal Ligara igo dira

Eibar Eskubaloiko kadeteak Euskal Ligara igo dira
2024/01/22 11:54
eta kitto!
Ane Montielek eta Andoni Perezek entrenatzen duten Eibar Eskubaloiko kadete mailako nesken taldeak Euskal Ligara igotzeko fasea gainditu eta mailaz igotzea lortu du. Elgoibar, Urdaneta eta Saieko bezalako aurkari gogorrei aurre egin ondoren, lorpen horrekin jarri zion ginga “inoiz ahaztuko ez duten” asteburu bikainari. Zorionak, beraz, Euskal Ligako talde berriari.