Eibar Eskubaloiko talde nagusiek goiko postuei eutsi nahi diete

Bi taldeek jokatuko dute etxetik kanpo, neskek Santanderren eta mutilek Barakaldon
Eibar Eskubaloiko talde nagusiek goiko postuei eutsi nahi diete
2026/01/16 12:26
Ekhi Belar Errasti

Oso denboraldi ona dihardu izaten Eibar Eskubaloiko bi talde nagusientzat. 13 jardunaldi jokatu ondoren, Zilarrezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldea 4. postuan dago 20 punturekin eta bihar, 18:30ean, Santanderren jokatuko du bigarren itzuliko lehen partiduan. Kantabriarrak azken aurreko postuan daude, beraz, aukera ona da goiko postuei heltzeko.

Lehen Maila Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen taldea sailkapenaren 3. postuan dago 24 punturekin eta lehia gogorra izango du bihar, 19:45ean, bosgarren postuan 19 punturekin dagoen Barakaldoren aurka. Euren kasuan, joan den astean hasi zuten bigarren itzulia eta orain sartuko dira denboraldiko fase garrantzitsuenean.