‘Eibar, euskaraz heziko duen hiria’ jardunaldia egingo da hilaren 21ean
2023/11/15
12:50
eta kitto!
UEUk ‘Eibar, euskaraz heziko duen hiria’ jardunaldia antolatu du hilaren 21erako, 9:30etik 13:30era, Markeskuan. Egitasmoaren helburuak honakoak dira: hiri hezitzailea zer den, nondik datorren eta dituen aukerak ikustea; Eibarko hiriak dituen aukera edo indarguneak jasotzea; euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen berri izan eta etorkizunera begirako aliantzak sortzea; eta Eibarko elkarte, eskolek eta taldeek elkar ezagutu, kooperatu eta ekintzak antolatzeko espazioak irudikatzea.
Jardunaldia hezkuntza-sistema formal, informal eta ez-formalaren parte direnei, elkarteko kideei, eragile desberdinei. Eibarko Hiri Hezitzaile proiektuaren parte izan nahi duen edonori zuzenduta dago. Matrikula egiteko epea azaroaren 17an amaituko da.