Eibar foball taldea Errege Kopatik kanpora laga du Malagak
2013/01/08
00:00
eta kitto!
Ilusioz beteta zelairatu dira Garitanoren mutilak La Rosaledan eta garaipenaren ametsa Arroyok 12. minutuan sartutako golarekin areagotu egin da. Lehen zatia amaituta armaginak markagailuan aurretik zeuden, Malaga 0 Eibar 1 emaitzarekin. Baina bigarren zatian Malagak gogor sakatu du eta partiduaren 70. minutua beteta ailegatu dira Pellegriniren taldekoen golak: 72. minutuan Buonanottek partidua berdindu du (1-1) eta ondoren Sebak eta Portillok kanporaketa erabakita laga dute gol bana sartuta. Hori gutxi balitz, Buonanottek 4. gola sartu du. Gauzak horrela, Eibar taldea Errege Kopatik kanpora geratu da.