Eibar foball taldeak zapatuan hartuko du Oviedo, bueltako partiduan

Eibar foball taldeak zapatuan hartuko du Oviedo, bueltako partiduan
2013/06/10 00:00
eta kitto!


Oviedotik garaile bueltatu dira Eibar Kirol Elkarteko jokalariak, atzo jokatu zen partidua amaitzean markagailuak 1-2 emaitza erakusten zuela. Lehen zatian Oviedokoak aurretik joan ziren, baina bigarren zatian armaginek egindako gol biek zutik ipini zituzten Asturiaseraino partidua ikustera joan ziren 200 zaletu eibartarrak eta garaipenarekin pozik hartu zuten etxerako bidea. Promoziorako lehian aurrera, Eibarrek hurrengo zapatuan 19.30etan hartuko ditu Oviedoko jokalariak Ipuruan, bueltako partiduan.