Eibar FT Erreginaren Kopatik kanpo luzapenean galdu ondoren

Eibar FT Erreginaren Kopatik kanpo luzapenean galdu ondoren
2023/11/09 10:46
eta kitto!
Armaginek 0-1 galdu zuten atzo gauean Levante Las Planasen aurka prorrogan lortu zuten gol bakarrarengatik. Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketako partidua parekatua izan zen, gol aukera askorik gabe, baina azkenean Levante las Planas aurreratu egin zen ordu erdiko luzapenean eta Erreginaren Kopan jarraitzeko aukerarik gabe utzi zituen armaginak. Bi taldeek aldaketa asko egin arren, berdintasuna gailendu egin zen. Bigarren partean, armaginek aukera gehiago izan zituzten kataluniarrek baino, baina ezin izan zuten errematatu. 87. minutuan, Anneliek aukera izan zuen, baina ez zuen lortu armaginei garaipena eman eta luzapena ekiditzen. Azkenik, 108. minutuan, Levante Las Planasen gola iritsi zen, Erreginaren Kopako armaginen abentura hor amaitzeko. Orain armaginak F Ligako hurrengo partidarako prestatzen hasiko dira. Sailkapeneko bosgarren taldearen aurka jokatuko dute: Atlético de Madrid, zapatuanan, 12:00etan, Alcalá de Henaresen.