Eibar FT garaipen bidera itzuli nahiko da domekan Andorrari irabazita

Eibar FT garaipen bidera itzuli nahiko da domekan Andorrari irabazita
2023/12/08 09:08
eta kitto!
Astelehenean Vila-rrealen jokatutako ligako partiduaren eta atzo Melillako Koparenaren ondoren, aste honetako hirugarren lehiari egin beharko diote aurre Joseba Etxeberriaren mutilek domeka arratsaldean. Sailkapeneko erdialdean dagoen Andorra izango dute aurkari armaginek, jokoa kontrolatzen abilak diren jokalariak dituen taldea, ukitu bikainekoa. Domekan 18:30ean hasiko den neurketari begira, eibartarrek gaur eta bihar lan-saio bana izango dituzte: gaur Ipuruan bertan izango da eta bihar Atxabalpen, 16:00etan hasita. Hori bai, kasu bietan, partiduaren aurreko azkenak izanik, ateak itxita burutuko dituzte saiook.