Eibar FT-k bi jokalari hartu ditu lagata eta beste bi laga ditu

Eibar FT-k bi jokalari hartu ditu lagata eta beste bi laga ditu
2023/07/20 12:08
eta kitto!
Eibarrek Amaia Peña atezaina eta Eider Arana defentsa hartu ditu bere emakumezkoen lehen talderako, Athleticek denboraldi baterako lagata. 24 urteko Amaia Peña Portugaletekoa da eta aurretik ere jokatu zuen Eibarrekin, 2021-22 denboraldian zazpi partidutan parte hartuz; azken denboraldian hiru partidu jokatu ditu Athleticen lehen taldearekin. 21 urteko Eider Arana ezkerreko atzelaria Loiukoa da eta aurtengo denboraldian 27 partidu jokatu ditu Athletic B-rekin, guztietan titular gisa, eta bi gol sartu ditu.

Bestalde, Eibar FT-ko harrobiko Marta Lopez de Gereñu eskumako atzelaria eta Irati Martin erdiko aurrelaria lagata joango dira Santanderko Racing-era. Biek ala biek 20 urte dituzte eta, hain gazte izanda ere, hainbat urtetako ibilbidea egin dute armaginekin. Marta eibartarrak Espainiako selekzioarekin jokatu izan du behe mailatan eta aurretik lagata jokatu izan du Granada eta Bizkerre taldeekin. Irati durangarrak igoera lortu duen taldeko jokalaria izan da azken denboraldian.