Eibar FT-k eta Real Madridek indarrak neurtuko dituzte zapatuan Ipuruan

Eibar FT-k eta Real Madridek indarrak neurtuko dituzte zapatuan Ipuruan
2023/10/31 11:34
eta kitto!
Emakumezkoen lehen taldeak atzo hasi zituen berriro entrenamenduak, hiru eguneko geldialdiaren ondoren, zapatuan Real Madriden aurka 18:30ean jokatuko duten partiduari begira. Atzoko Anexoan egindako saioaren ondoren, gaur eta bihar goizeko 11:45etik aurrera izango dira Unben, etzi atseden hartuko dute eta barixakuan partiduaren aurreko azken saioa burutuko dute Anexoan berriro, orduan 10:30etik aurrera. Ipuruan zapatu arratsaldean partidua jokatu ondoren, domeka goizean, 11:30ean, beste lan-saio bat izango dute, hori ere Anexoan.

Neurketa zailtasun handikoa izango da Yerai Martinek prestatzen duen taldearentzat, Madrilgo taldea F Ligako sailkapeneko bigarren delako, Madridekin berdinduta, Bartzelona ahalguztidunaren atzetik. Orain arte madrildarrek bost partidu irabazi dituzte eta bakarra galdu. Eibartarren kasua oso ezberdina da, jokatutako sei partiduetatik bakarra irabazi dutelako (etxetik kanpo gainera, Granadan) eta beste bat berdindu, Ipuruan jokatu zuten azkena, Villarrealen aurka. Hala ere, borroka egiteko zelairatuko diren bezala, zaletuek ere talde indartsuen arteko lehia ikusteko aukera bikaina izango dute.