Eibar FT-k ezusteko berri bat emateko asmoz bidaiatuko du berriro Madrilera

Oraingoan Real Madrid izango du aurkari, zapatuan, Alfredo Di Stefano zelaian
Eibar FT-k ezusteko berri bat emateko asmoz bidaiatuko du berriro Madrilera
2024/03/12 16:00
eta kitto!

Aurreko zapatuan Majadahondan Madrid FC-ri 1-2 irabazita, urrezko hiru puntu lortu eta gero, Yerai Martinen aginduetara diharduen taldeak beste neurketa bat ezin zailagoa izango du zapatu honetan ere. Aurkaria goi postuetan dagoen Real Madrid indartsua izango da, Alfredo Di Stefano zelaian 20:00etatik aurrera jokatuko den norgehiagokan. Hori bai, F Liga oso borrokatua dago une honetan, bai goiko zein beheko postuetan, eta eibartarrak gero eta hobeto dabiltza, bai jokoan zein animoetan. Zergatik ez beste ezusteko bat?

F Ligako partidua prestatzen joateko, taldeak hiru lan-saioei egingo die aurre: gaur 10:45ean, Anexoan; bihar 11:45ean, Unben; eta azkena Madrilen bertan, Valdebebbasen, 18:30etik aurrera.