Eibar KE-k garaipena bilatuko du gaur Xixonen goiko postuetakoekin jarraitzeko

Eibar KE-k garaipena bilatuko du gaur Xixonen goiko postuetakoekin jarraitzeko
2022/10/17 eta kitto!
Azken jardunaldian Liga SmartBank-en izandako emaitzek Gaizka Garitanoren taldeari presioa sartu diote, euren estelari jarraitzeko beharrezkoa izango duelako armaginen taldeak jokoan dauden puntuak bereganatzea. Gaur 21:00etan El Molinon-en jokatuko den norgehiagoka ez da erraza izango eibartarrentzat, Sporting de Gijon aurkaria ere igotzeko borrokan egon nahi duen taldea delako. Une honetan hiru puntu gutxiago dituzte asturiarrek eta alde hori bikoiztea izango dute abiapuntu Garitanoren mutilek. Dena dela, eguenean Ibizan lortutako garaipenarekin batera taldeak eman zuen irudia ere oso baikorra izan zen eta espero dezagun bide beretik joatea. Sporting-en Cuellar, Rivera eta Cote Eibar KE-ko jokalari-ohiak daude eta baita Alcorconen igoerarik gabe laga zigun Zarfino goleatzailea ere.