Eibar FT-k goiko postuei eusteko neurketa izango du domeka gauean Albaceteren aurka

Eibar FT-k goiko postuei eusteko neurketa izango du domeka gauean Albaceteren aurka
2023/11/08 11:33
eta kitto!
Une honetan duten sailkapeneko hirugarren postuari behintzat eusteko asmoz zelairatuko dira domeka gauean Joseba Etxeberriaren mutilak Ipuruan. Partidua 21:00etan hasiko da, ordurako jardunaldiko partidu guztiak jokatuta egongo direnean. Neurketa horretarako taldearen lan-plana honakoa izango da: atzo arratsaldeko entrenamendu saioaren ondoren, gaur, bihar eta etzi lan-saio horiek 11:00etan hasiko dituzte (gaur eta bihar Atxabalpen eta barixakuan Ipuruako Anexoan). Zapatuan partidu aurretiko azken entrenamendua egingo dute Atxabalpen; hori, baina, arratsaldez, 16:00etan hasita, eta ateak itxita direla. Gaztela-Mantxako taldeak armaginenak baino hamar puntu gutxiago ditu gaur egun eta, jokatutako 14 partidutik, lau irabazi, beste hainbeste berdindu eta sei galdu dituzte.