Eibar FT-k Lorcan hasiko du aurtengo Errege Kopako torneoa

Eibar FT-k Lorcan hasiko du aurtengo Errege Kopako torneoa
2023/10/17 17:48
eta kitto!
Gaur eguerdian Madrilgo Las Rozasen egoitza duen Espainiako Futbol Federazioaren instalazioetan egindako zozketan Eibar FT-ri 3. RFEF Mailan jokatzen duen Lorca Deportiva egokitu zaio 2023-24 denboraldiko Errege Kopa hasteko lehenengo kanporaketan. Talde horrek Vitoria Eibar FT-ren filialak jokatzen duen maila berean hartzen du parte, 13. multzoan, eta egun bigarren da sailkapenean, UCAM Murcia B liderarrekin berdinduta, sei jardunaldi jokatuta 15 punturen jabe: bost partidu irabazi ditu eta bakarra galdu, 19 gol sartu eta bakarrik hiru jasota. Francisco Artés bere estadioan jokatuko den lehen kanporaketa hori hilaren amaieran edo azaroaren hasieran izango da (urriak 31 eta azaroak 1 edo 2). Joseba Etxeberriaren taldeak aurrera egiten badu, bigarren kanporaketa izango du zain abenduaren 6aren bueltan.