Eibar KE-k porrot mingarria jaso zuen atzo Unben Osasunaren kontra

Eibar KE-k porrot mingarria jaso zuen atzo Unben Osasunaren kontra
2023/02/02 19:17
eta kitto!
Ligako 18. jardunaldiko neurketan Yerai Martinek prestatzen duen taldeari oso garrantzitsuak izan daitezkeen hiru puntuk egin zien ihes atzokoan. Unben jokatutako partiduan Osasunak, oso sendo jokatuz, ondo asmatu zuen lehenengo zatiko 30. minutuan lortutako golari etekina ateratzen eta 0-1ekoarekin amaitu zen neurketa. Eibarrek ahaleginak eta bi egin zituen emaitzari buelta emateko, baina ezin izan zuen partidua berdintzea ere lortu. Hori dela-eta, domeka honetan A Coruñako Deportivo Abancaren aurkako partiduak garrantzi berezia hartzen du, dagoeneko liderrak hiru puntu ateratzen dizkietelako eibartarrei. Eguerdian jokoan izango diren puntuak galiziarrekin berdintzeko aukera eskaini diezaiekete Martinen neskei. Tartean dago Cacereño, bigarren postuan, Eibar KE-k baino puntu bat gehiagorekin.