Eibar FT-k Racing hartuko du gaur Ipuruan 2. itzuliko lehenengo partiduan

Eibar FT-k Racing hartuko du gaur Ipuruan 2. itzuliko lehenengo partiduan
2024/01/12 10:57
eta kitto!
Joseba Etxeberriak prestatzen duen taldeak aurkari zuzena izango du gaurkoan aurrez-aurre Ipuruan 20:30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan. Une honetan kantabriarrak aurretik dira sailkapenean, igoerako promozioa jokatzeko aukera ematen duen azken tokian, 6. postuan, eibartarrak hortik kanpo dauden bitartean, 7.ean. Euren arteko aldea puntu bakarrekoa da; beraz, armaginek irabaziz gero, aurrea hartuko liokete Santanderrekoei eta goiko postu horietan sartuko. Santanderreko El Sardineron jokatu zen liga hasierako partiduan, porrot handia jaso zuten armaginek, 4-0 galduta. Emaitza horretara heltzea zailagoa izango bada ere, irabaztearekin pozik geratuko lirateke zaletu armaginak bigarren itzuliari begira animoak izateko.