Eibar FT-k sei partidu ikusteko 60 euro bakarrik ordaindutako pack-a sortu du

Eibar FT-k sei partidu ikusteko 60 euro bakarrik ordaindutako pack-a sortu du
2023/11/03 11:52
eta kitto!
Azaroan eta abenduan Eibar FT-ko bi lehen taldeek Ipuruan jokatu beharreko partiduak ikusteko aukera eskainiko duen pack-a atera du. 60 eurorengatik pack hori erosita, zaletuak Hypermotion Ligako lau partidu ikusi ahal izango ditu (Albacete, Levante, Andorra eta Real Sporting bisitari izango direnak) eta baita F Ligako beste bi ere (Sporting de Huelva eta Real Betis). Gainera, bonu hori erosten dutenek, neuketa horiek ikusteko karneta jasotzeaz gain, lehentasuna izango dute alta emateko 2024ko abonoei begira.