Eibar FT-ko bazkideek toki-aldaketa eskatu ahal dute Ipuruan

Eibar FT-ko bazkideek toki-aldaketa eskatu ahal dute Ipuruan
2023/07/06 17:56
eta kitto!
Aurreko astelehenean zabaldu zien Eibar FT-k bazkideei Ipuruan eserleku-aldaketa eskatzeko epea. Eskaerak egiteko epe hori uztailaren 29an amaituko da. Toki-aldaketa eskatu nahi duten bazkideek TOKI-ALDAKETA estekaren bidez egin beharko dute eta, era berean, Orsaixanen bertan egin ahal izango da ohiko ordutegian (09:30-13:30 eta 15:30-19:30). Tokia aldatzeko hitzorduak esleitzeko ordena abonatu bakoitzaren antzinatasunak zehaztuko du, txartelean agertzen den zenbakia kontuan hartuta. Taldez taldeko aldaketa eskatu nahi duten abonatuek gehienez lau lagunentzat egin ahal izango dute.