Eibar FT-ko beteranoak txapeldun taldearen estreinaldian

Eibar FT-ko beteranoak txapeldun taldearen estreinaldian
2019/06/11 15:52
eta kitto!
Donosti Masters Cup 2019 foball beteranoenaren nazioarteko txapelketak seigarren edizioa bete zuen aurreko asteburuan Anoetako miniestadioan eta, berritasun moduan, emakumezkoen torneoa ere ipini dute jokoan. Emakumezkoen taldeak 35 urtetik gorako jokalariekin osatu dituzte, talde bakoitzean 30 urtetik gorako beste bi sartzeko aukerarekin. Lehen edizio horretan Gipuzkoako lau taldek (Oiartzun, Aztarnak, Intxaurdi eta Eibar) eta Madrilgo Olimpiak hartu zuten parte. Talde bakoitzak lau norgehiagoka jokatu zituzten (guztiak guztien aurka) eta puntu gehien batu zituzten Oiartzunek eta Eibarrek finalerako sailkatu ziren. Neurketa parekatuan eibartarrak nagusitu ziren, Ainhoak lortutako golari esker. Jokalari oenaren saria Evelynek irabazi zuen. Eibar FT-k, beraz, hitz handitan idatzi du bere izena emakumezkoen talde beteranoaren estreinaldian.