Eibar FT-ko bi talde nagusiek asteburuko partiduak prestatzen dihardute

Eibar FT-ko bi talde nagusiek asteburuko partiduak prestatzen dihardute
2023/12/14 13:04
eta kitto!
1. Mailako F Ligan jokatzen duen emakumezkoen lehen taldeak Real Betis Féminas hartuko du Ipuruan zapatu arratsaldean, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Gaur Unben 10:45ean hasitako lan-saioak bihar 12:00etan Unben izango du jarraipena, partiduaren aurreko azken saioan. Zapatuko puntuak garrantzitsuak izango dira Yerai Martinek prestatzen duen taldearentzat, batez ere jaitsiera postuetatik ihes egiteko borrokari begira.

2. Mailan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, Alcorconen jokatuko du domeka eguerdi-arartsaldean, 14:00etan Santo Domingon hasiko den norgehiagokan. Neurketa horri begira, gaur lan-saioa izango dute Ipuruan, ateak itxita, 16:00etatik aurrera. Partiduaren aurretik beste bi saio izango dute, bihar eta etzi, kasu bietan goizeko 11:00etan hasita: bihar Ipuruako anexoan eta etzi Atxabalpen.