Eibar FT-ko eskuma aldeko erdilaria aukeratuko da aste honetan

Eibar FT-ko eskuma aldeko erdilaria aukeratuko da aste honetan
2013/10/30 00:00
eta kitto!

Eibar Foball Taldeko 75. urtemugako hamaikako ideala aukeratzeko jardunean, joan zen asteko atsedenaldiaren ondoren, aste honetan zelai erdiko jokalarien aukeraketarekin hasiko da eskuma aldeko erdilaria hautatuz. Postu horretarako bost kandidato edo hautagai daude: Diego Alvarez, Ramon Campos, Bixente Oiartzabal, Peio Olano eta Txiki Lombraña. Bozkatzeko orduan, Eibar FT-ko bazkideek eta akziodunek bakarrik hartu dezakete parte eta, botoa emateko, 1940-2015@sdeibar.com helbidera bidali beharko dute mezua, bertan izen-abizenak, bazkide zenbakia eta aukeratutako jokalaria adieraziz. Orain arte, aurreko asteetan atezainaren eta defentsako lau jokalariren izenak aukeratzeko botoa eman dute.