Eibar FTk Melillan bilatuko du gaur Kopan aurrera egiteko txartela

Eibar FTk Melillan bilatuko du gaur Kopan aurrera egiteko txartela
2023/12/07 17:49
eta kitto!
Mila kilometro pasatxora bilatu beharko dute gaurkoan Joseba Etxeberriaren mutilek Kopako kanporaketa gainditu eta aurrera egitea. Partidua 20:00etan hasiko da Alvarez Claro udal estadioan eta, eibartarrak faborito badira ere, ondo egingo lukete konfiantza larregirekin ez zelairatzen, ezuste bat baino gehigo izaten da-eta partidu bakarrera erabakitzen diren neurketetan. Juan Sabasek entrenatzen duen Melilla aurkaria, egia esan, ez dabil ondo RFEF Lehenengo Mailako bere 2. Multzoan, azken sailkatua baita bertan, jokoan izan diren 45 puntuetatik bakarrik sei eskuratuta. Lehen talde horretan jokatu zuen Eibar FT-ko Yacine Quasmi aurrelariak aukera izan dezake gaurko partiduan postua izateko. Eibar FT-k aurrera egiten badu, Erregearen Kopako final-hamaseirenetako zozketan sartuko litzateke. Zozketa hori datorren asteko martitzenean egingo da, hilaren 12an, eta kanporaketa -hori ere partidu bakarrera- 2024ko lehenengo asteburuan jokatuko litzateke.