Eibar FTko Garun Paralisiaren taldeak beste denboraldi bat hasiko du
2024/01/12
11:21
eta kitto!
Taldea gaur aurkeztuko da Racingen aurkako Ipuruako partidaren atsedenaldian eta bihar Eibar FTko beteranoen aurka jokatuko du. Horrela, Eibarreko PC taldeak, Liga Nazionaleko egungo txapeldunak, urte berri bati ekingo dio asteburu honetan, jarduera bikoitzarekin. Zapatuko partidua Ipuruako Anexoan jokatuko da, 16:00etan hasita, PC taldearen eta Eibarreko beteranoen artean.
2023an, Eibar FT-ren Futbol Egokituko egituraren parte den PC taldeak denboraldi biribila osatu zuen, garun-paralisia eta garun-kaltea dutenentzat Liga Nazionaleko 7. Futbol Ligako txapela janzteraino, apirilean Navalmoral de la Matan (Caceres) izan zuen azken fasean. Eibar FT-ko bost jokalari -Borja Pombo, Martin Ruiz, Yerik Martinez, David Gamiz eta Victor Varea- Espainiako selekzioko kide izan ziren eta brontzezko domina lortu zuten ekainean Sardinian (Italia) jokatu zen Europako Txapelketan.
Eibar FT-k, bere fundazioaren bitartez, kirol egokituaren aldeko apustuari eusten dio, eta klubaren beste diziplina bat bezala integratzen du, desberdintasunak murrizteko eta taldeen arteko interakzioa egon dadin.