Eibar, gaurko Herri City saioan, 22:00etatik aurrera ETB1en
                
                    2018/06/10
                    21:49
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadik eta Beñat Iturbek aurkezten duten Herri City saioan Eibar eta eibartarrak izango dira protagonista. Gaur 22:00etan ETB1n emango duten programan gure herriari buruzko hainbat pasadizo eta bitxikeria erakutsiko dituzte: Arrateko santutegia, Azitaingo eliza, Lambretta motorrak, Amaña auzoa eta bere jaiak... hori eta askoz gehiago, ez galdu!

              