Eibar “gobernatzeko prest” dagoen taldea aurkeztu du EH Bilduk Udal Hauteskundeetarako
Izaera sozialeko eta kudeatzeko gaitasuna duen taldea aurkezten duela dio EH Bilduk, eta hain zuzen ere Arantza Matak irudikatzen ditu ezaugarri horiek, alderdiaren arabera.
Matak kirol eta hezkuntza munduan egin du bere ibilbide profesionala. Izan ere, 16 urtez foballaria izan zen, hainbat sari jasoz; eta bestetik, Plaentxi HLHI eskolako ikasketa-zuzendaria izan da.
Mataren berbetan, “demaseko taldea dut alboan. Harro egoteko moduko taldea da, gaitasuna duena, konprometitua eta langilea. Horrela, eibartarron ongizatea bilatu nahi dugu”.
EH Bilduren zerrenda
Zerrendako bigarren izena Gorka Errasti da, azken zortzi urteotan Bilduren zinegotzia izandakoa. Gizartekintzan egin du lan 20 urtez eta Kultur Aniztasuneko teknikaria izan da azken urteotan.
Zerrendan hirugarrena Nerea Barruetabeña da. Kimikan doktorea, ikerkuntzan egin du lan bederatzi urtez eta irakaslea izan da unibertsitatean eta BHIn.
Laugarren izena Julian Diaz da. Santanderren jaioa, familiarekin Euskal Herrira etorri zen lan aukera hobeagoen bila. Ostalaritza, arozgintzan eta lehen sektorean egin izan du lan, baina metalgintzan egin du ibilbide gehiena. ALFAko arduradun eta delegatu sindikala izan da.
Hiart Cabrera da bosgarrena Bilduren zerrendan. Haur Hezkuntzan diplomatua, Haurreskoletan egin izan du lan hamarkada bat baino gehiagotan.
Seigarren postuan Leire Alberdi dago, Arte Ederretan lizentziatua eta euskara irakaslea, besteak beste; zazpigarrena Gorka Novoa da, enpresa-ikasketak egindakoa eta EAko Nazio Batzordeko kidea; zortzigarrena Ainhoa Ormazabal da, Mogel Iturburuko langilea; bederatzigarrena Aitor Blasco, industria ingeniaria eta Enpresen Zuzendaritzan Masterra duena; eta hamargarrena Naiara Sanchez psikiatrian espezializatutako medikua.
Zerrendako hurrengoak hauek dira:
- Alberto Losada (Eibar, 1968)
- Anafran Astigarraga (Eibar, 1966)
- Mikel Uriguen (Eibar, 1975)
- Izaskun Bustinduy (Eibar, 1976)
- Julen Teran (Eibar, 1999)
- Aizpea Izagirre (Donostia, 1973)
- Iñigo Muñoa (Eibar, 1954)
- Miren Baranguan (Eibar, 1991)
- Jose Gimare (Salamanca, 1981)
- Eneko Escudero (Eibar, 1986)
- Begoña Vesga (Quintanilla San García, 1951)