Eibar Hiria Txapelketaren VI. edizioa jokatuko da domekan Ipuruako anexoan
LaLiga Genuinen dabiltzan inguruko talderik esanguratsuenek hartuko dute parte lehiaketan
2025/09/23
11:22
eta kitto!
Ipuruako anexoak VI. Eibar Hiria Txapelketa hartuko du domekan, irailak 28. SD Eibar izango da lehiaketaren anfitrioia eta LaLiga Genuinen dabiltzan inguruko talde nabarmenenek hartuko dute parte bertan: Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Sociedad eta Osasuna.
Txapelketaren helburuak kirol egokitua ikusgarri egitea, bizi-ohitura osasungarriak sustatzea eta lankidetza, berdintasuna eta ospakizun giroa bultzatzea dira. Gainera, SD Eibar Genuine taldearentzat txapelketa denboraldi-aurrearen hasiera izango da, irailaren 13an entrenamenduak hasi ondoren.
Partiduen egutegia
- 10:00 – 10:30 → SD Eibar - Real Sociedad / Athletic Club - Deportivo Alavés
- 10:30 – 11:00 → Osasuna - SD Eibar / Athletic Club - Real Sociedad
- 11:00 – 11:30 → SD Eibar - Athletic Club / Osasuna - Deportivo Alavés
- 11:30 – 12:00 → SD Eibar - Deportivo Alavés / Osasuna - Real Sociedad
- 12:00 – 12:30 → Real Sociedad - Deportivo Alavés / Athletic Club - Osasuna