Eibar Igerixan-eko 18 ordezkarik hartu zuten parte Neguko Probintziarteko Ligaren 4. jardunaldian
2022/12/23
16:49
eta kitto!
Federatuen mailako bederatzik eta eskolartekoen beste hainbestek hartu zuten parte Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako jardunaldi horretan. Guztira 13 neska (sei federatu eta zazpi eskolarteko) eta bost mutil (hiru federatu eta bi eskolarteko) izan ziren gure herriko igeriketa kluba ordezkatzen eta ez ziren gutxi izan podiumean amaitu zutenak. Horrela, federatuei dagokienez, hiru kasutan proba irabazi zuten: Paula Calvok eta Igor Ruizek 50 tximeletan eta Asier Gomezek 100 bularrean. Gainera, Calvo bigarren izan zen 100 bizkarrean, Gomezek postu bera eskuratu zuen 100 estiloetan eta Ruizek hirugarren amaitu zuen 100 bizkarrean. Miren Galdos eta Ekaitz Lago, bestalde, hirugarren sailkatu ziren, bakoitza bi probatan: 800 librean eta 100 estiloetan. Aipatutakoez gain, 4x100 estiloen erreleboetan eibartarrak nagusi izan ziren, bai nesketan zein mutiletan. Eskolarteko mailaren arloan beste hiru igerilari nabarmendu ziren, podiumera igotzeraino: Jokin Oneka 50 librean eta 100 bularrean nagusitu zen, 50 tximeletan bigarren geratzeaz gainera; Itsaso Castrillo 200 librekoa irabazi zuen eta bigarren amaitu zuen 100 estiloetan; eta Julen Canales bigarrena izan zen 100 estiloetan eta 50 tximeletan.