Eibar Igerixan-eko ordezkariek 16 domina lortu zituzten Gipuzkoako Udako absolutu, junior eta haur txapelketan

Eibar Igerixan-eko ordezkariek 16 domina lortu zituzten Gipuzkoako Udako absolutu, junior eta haur txapelketan
2022/06/29 eta kitto!
Brontzezkoak izan ziren gehienak, 11 guztira, beste lau zilarrezkoak eta bakarra urrezkoa, haurren mailan Paula Calvok eskuratutakoa 200 bizkarrean. Ez ziren hor geratu Paula Calvoren lorpenak, proba berean brontzezkoa ere irabazi zuelako absolutuetan, haurretako 100 librean lortutako zilarrekoarekin batera. Zilarrarekin bueltatu ziren baita Miren Galdos eta Igor Ruiz juniorrak: lehenengoak bi irabazi zituen, 100 tximeletakoan eta 200 estiloetan, eta bigarrenak 100 bizkarreko proban lortu zuen berea.
Eta brontzezkoei dagokienez, absolutuetan, Asier Gomezek berea eskuratu zuen 800 libreetan. Juniorretan, Igor Ruizek 200 tximeletan, Iker Uribesalgok 200 bularrean, Miren Galdosek 100 bizkarrean eta Malen Beobidek 100 bularrean. Absolutuetan Paula Calvok lortutakoarekin batera. Aipatutakoei gehitu behar zaizkie erreleboetan lortutako beste bostak, bina emakumezkoen eta gizonezkoen probatan eta bestea mistoetan: gizonezkoetan 4x100 eta 4x200 libreko probatan, emakumezkoetan 4x100 librean eta 4x100 estiloetan eta, azkenik, mistoen 4x100 estiloan.

Probak Irungo Azken Portun jokatu ziren eta bertan izan ziren Asier Gomez absolutu mailan lehiatzen, Ekaitz Lago, Iker Uribesalgo, Igor Ruiz, Miren Galdos, Maddi Maguregi, Malen Beobide eta Maialen Gomez juniorretan, eta Paula Calvo eta Nora Guinea haurretan.