Eibar Igerixan klubeko lau igerilari izan ziren Master mailako Espainiako Txapelketan

Elene Oyarzabal, Ricardo Fernandez, Ander Salaberria eta Marina Azpiazu izan ziren Pontevedran
Eibar Igerixan klubeko lau igerilari izan ziren Master mailako Espainiako Txapelketan
2024/02/19 17:49
eta kitto!

Eibar Igerixan taldeko Elene Oyarzabalek brontzezko domina irabazi zuen 100 bizkar erako proban. Berarekin batera, Ricardo Fernandez, Ander Salaberria eta Marina Azpiazu izan ziren Pontevedrako Fundacion Rias do Sur igerilekuan jokatutako Neguko Igeriketako Master mailako Espainiako Txapelketa Irekiaren 29. edizioan. Guztira 1.300 igerilari izan ziren parte hartzen, estatu osotik joandakoak.

Ander Salaberriak lau probetan hartu zuen parte (libre erako 50, 100 eta 200 metroetan, bizkarreko 100ekoarekin batera); Elene Oyarzabalek aipatutako bizkar erakoan eta estilokoan jardun zuen, bi kasuetan 100 metroak osatzeko; eta Marina Azpiazuk eta Ricardo Fernándezek proba bakarrean lehiatu zuten, biek ere libre erako 50 metrokoan.