Eibar Igerixan taldeak "Exkamak" udako kanpusa prestatu du
2023/06/16
10:22
eta kitto!
Eibar Igerixanek lau asteko kanpusa egingo du, ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21ean amaitzeko. Kanpusa igeriketak saioak eta txangoak osatuko dute. Saio horiek astelehen, eguazten eta barixakuetan egingo dira, eta txangoak martitzen eta eguenetan. Ipuruako igeriketa saioetan parte hartzeko Igela izango da gutxieneko maila eta honako ordutegari jarraituko diote: 11:30etik 12:15era Igelak eta Izurdeak, eta 12:15etik 13:15era Marrazoak eta Gazteak. Txangoetara joateko derrigorrezkoa izango da Mugi txartela izatea eta hor patinaia, frontoia, hondartza, mendia, slackine, jolasak, saskibaloia landuko dira, beste gauzen artean, eta aktibitateak 11:45etik 18:15era egingo dira. Prezioei dagokionez, bazkideek doan izango dute, urteko kuotaren barne dagoelako, eta Eibar Igerixaneko bazkide ez direnek 100 euro ordainduko dute hilabete osoarengatik (35 euro aste batengatik).
Kanpusean izena emateko ezinbestekoa da eibarigerixan@gmail.com idaztea edo 688 610 620 telefono zenbakira deitzea. Plaza mugatuak dira.