Eibar Igerixan taldeak hiru ordezkari izan zituen izen handiko Ordiziako Gabonetako Nazioartekoan

Eibar Igerixan taldeak hiru ordezkari izan zituen izen handiko Ordiziako Gabonetako Nazioartekoan
2024/01/04 10:44
eta kitto!
Urteari amaiera emateko Ordizian jokatzen den igeriketako nazioarteko torneo ospetsua 39. ediziora iritsi zen abenduaren 29an, eta bertako Majori kiroldegian jokatutako lehiaketa horretan Eibar Igerixan taldeko Jon Osa, Asier Gomez eta Paula Calvo izan ziren parte hartzen. Euretako bi, gainera, finaletarako txartela ere eskuratu zuten. Jon Osak 50 librean eta bizkar erako 50 eta 100 metrokoan hartu zuen parte, Paula Calvok bizkar erako aipatutako bietan eta 200 estilotan, eta Asier Gomezek 100 estilotan.

Jon Osa parte hartu zuen probetako hiru finaletara iritsi zen, bigarren postuan amaitzeko 50 bizkarrean (25:03) eta hirugarren tokian 100eko bizkarrean (54:47). Paula Calvo, bestalde, bizkar erako 100eko finalean izan zen parte hartzen, azkenean hirugarren sailkatzeko (1.03.44).