Eibar Igerixan taldeko alebinek eta benjaminek ilusioz dihardute lehian
Otsailaren 7an, larunbatez, jardunaldi bikoitza izan zuten Eibar Igerixan klubeko igerilariek. Azkoitiko kiroldegian Alebin Ligako laugarren jardunaldia jokatu zen, eta Azpeitian, aldi berean, Benjamin Ligako hirugarrena. Gaztetxoek parte-hartze zabala izan zuten, ilusioz eta giro ezin hobean, kirola eta laguntasuna uztartuz.
Emaitzei dagokienez, Mohammed Mokaddem hirugarren sailkatu zen 200 bular proban; Xabat Limia bigarren izan zen 100 bizkarrean eta hirugarren 200 bularrean; eta Gorka Castrillok lehen postua eskuratu zuen 100 bizkarrean. Gainera, 4x50 tximeleta erreleboan, Mohammed Mokaddem, Ariane Valenciaga, Aiora Vega eta Luka del Riok osatutako taldeak bigarren postu bikaina lortu zuen.
Esperientzia oso positiboa izan zen parte-hartzaileentzat, eta berriz ere agerian geratu zen oinarri-mailan egiten den lanaren sendotasuna eta gazteen etorkizun oparoa.