Eibar Igerixan taldeko gazteenek liga jardunaldiak izan zituzten zapatuan

Eibar Igerixan taldeko gazteenek liga jardunaldiak izan zituzten zapatuan
2023/11/21 10:20
eta kitto!
Alebin mailakoek ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Legazpiko Bikuña kiroldegian eta bertan izan ziren Eibar Igerixaneko lau ordezkari, emaitza paregabeak eskuratuz gainera. 2011n jaiotako Ane Larrañaga, Lucia Guerrero eta Nora Tnibar eta 2012ko Maialen Lopez izan genituen bertan eta, 50 metro libreko probetan, Maialen Lopez eta Lucia Guerrero nagusitu ziren bezala, Nora Tnibar bigarren izan zen.

Benjamin mailakoek, bestalde, euren ligako lehen jardunaldia izan zuten jokoan egun berean Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Hor ordezkaritza zabalagoa izan zuen Eibar Igerixanek, hamabost igerilarirekin: euretatik, zortzi neska eta beste zazpi mutilak. Alazne Avellaneda bigarren izan zen libre erako 50 metrokoan eta Eider Telleria hirugarren.