Eibar Igerixan taldeko hiru igerilari izan ziren Euskal Herriko absolutu txapelketan

Eibar Igerixan taldeko hiru igerilari izan ziren Euskal Herriko absolutu txapelketan
2024/02/07 09:45
eta kitto!
Aurreko asteburuan Iruñako Amaya Kirol Klubeko instalazioetan jokatutako Euskal Herriko absolutu eta junior mailetako txapelketetan, Eibar Igerixaneko Asier Gomez (2003an jaiotakoa), Ekaitz Lago (2004koa) eta Paula Calvo (2009koa) izan ziren parte hartzen, hirurak ere absolutu mailako lehiaketan. Hiruretatik Paula Calvok lortu zituen emaitza aipagarrienak, bizkar erako 100 metroko proba irabazteaz gain, bigarren izan zelako modalitate bereko 50 eta 200 metrokoetan.