Eibar Igerixan taldeko igeriketa artistikokoek lau domina irabazi dituzte Sestaon
Asteburu bikaina osatu du Eibar Igerixaneko igeriketa artistikoko sekzioak Sestaon jokatutako Open txapelketan. Klub armagina hirugarren aldiz aritu da lehiaketa honetan, eta oraingoan lau dominarekin itzuli da etxera.
Txapelketan figurak eta rutinak uztartu zituzten. Figuren atalean, igerilariek banakako mugimendu teknikoak erakutsi zituzten; rutinatan, berriz, koreografia sinkronizatuak egin zituzten uretan, ‘solo’ eta ‘duo’ modalitateetan.
Emaitzei dagokienez, Jone Avellaned izan zen protagonista nagusietako bat. Bigarren postua lortu zuen figuretan eta beste zilarrezko domina bat eskuratu zuen solo modalitatean ere.
Bestalde, Alazne Avellanedek ere bigarren postua lortu zuen solo proban, eta duo modalitatean Jone Basaras eta Paule Martin bikoteak beste zilarrezko domina bat gehitu zuen klubaren uzta ederrean.
Klubetik oso balorazio positiboa egin dute asteburuaren inguruan, nabarmenduz oraindik figura batzuetako emaitzak argitaratzeke daudela eta taldeko hainbat igerilarik parte hartu dutela horietan ere.