Eibar Igerixan taldeko igerilariak Txantxiku sarian izan dira asteburuan
Joan den asteburuan Oñatiko Zubikoa polikiroldegian Txantxiku Sariaren edizio berria jokatu zen, eta bertan Eibar Igerixan Kirol Klubeko benjamin eta alebin mailako igerilariek hartu zuten parte.
Emaitzez harago, “jardunaldiak talde giro bikaina, txikienen ilusioa eta lehiaketa osoan erakutsitako jarrera aparta utzi zituen berriro ere”, Eibar Igerixanekoen berbetan. Klubak ordezkaritza zabala izan zuen, oinarrizko taldeetan egiten ari den lanaren eta hazkundearen erakusgarri.
Emaitza aipagarrienen artean, Eva Ferreiro irabazle izan zen 50 bizkar proban eta Hodei Trifol 50 bular proban nagusitu zen. Horrez gain, Gari Trifol, Ariane Valenciaga, Paule Martin, Oihan Riaño, Emily Indigo Cordoba, Noa Amesti, Unax Conde eta Maria Rodriguez ere podiumera igo ziren.
Klubetik zorionak eman nahi dizkiete parte hartu duten igerilari guztiei, egindako ahaleginagatik, erakutsitako jarreragatik eta talde giro bikainagatik.