Eibar Igerixan taldeko laukotea alebin mailako Ligako 1. Jardunaldian

Eibar Igerixan taldeko laukotea alebin mailako Ligako 1. Jardunaldian
2023/11/03 09:46
eta kitto!
Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako alebin mailako lehenengoko jardunaldian Eibar Igerixaneko klubak lau igerilarirekin hartu zuen parte: 2011n jaiotako Ane Larrañaga eta Loubna Benslaiman eta 2012an jaiotako Naia Mejuto eta Maialen Lopez. Azken bi horiek, gainera, bikain jardun zuten bizkar erako 50 metroko proban: Mejutok irabazi zuen eta Lopez atzetik sailkatu zen, bigarren postuan.