Eibar Igerixan taldekoek maila bikaina erakutsi zuten Ipuruan jokatutako Ligako jardunaldian
Irabazleei dagokienez, federatuetan Paula Calvok hiru proba bereganatu zituen (400 estilo, 100 bizkar eta 50 tximeleta), Asier Gomezek bi (400 estilo eta 200 braza) eta Igor Ruizek 50 tximeletan nagusitu zen. Eskola mailako probetan, bestalde, hauek izan ziren irabazleak: Itsaso Castrillo bitan heldu zen lehen postuan (100 bizkar eta 50 tximeleta), Jokin Oneka garaile izan zen beste bitan (200 libre eta 50 tximeleta), Jon Guineak eskuak jaso zituen 50 libretan, Itziar Eirizek 50 bizkarrekoa irabazi zuen eta Julen Prietok 100 brazakoa. Erreleboetako probatan eskainitako maila ere ez zen nolanahikoa izan: federatuen mailan, 4x100 libreko proban, gizonezkoen laukotea nagusi izan zen eta emakumezkoenak bigarren amaitu zuen; eta eskola mailako 4x100 librekoan ere nesken bi laukoteek lehen eta bigarren postuetan amaitu zuten. Igerilari asko bildu zituen ekimenean “etxekoak” ondo erakutsi zuten etxe hori gordetzen.