Eibar Igerixanek 12 ordezkari izan zituen Neguko Probintziako Ligako azken jardunaldian
Ane Larrañaga bi probetan nagusitu zen, Nahia Martinezek 100 brazakoa irabazi zuen, Jokin Onekak 100eko brazakoa eta Itsaso Castrillok 100eko bizkarrekoa
2025/03/13
12:26
eta kitto!
Aurreko zapatuan Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako Neguko igeriketako Gipuzkoako Ligako laugarren jardunaldian federatuen mailako bederatzi igerilarik eta eskola mailako beste hiruk osatutako ordezkaritza izan zuen Eibar Igerixanek. Eskola mailako hirukoteak maila bikaina erakutsi zuen, eta Ane Larrañaga bi probetan nagusitu zen (bizkar eta estilo probetako 100 metrokoetan) eta Nahia Martinezek 100 brazakoa irabazi zuen.
Eibarko taldearen bederatzi federatuetatik, sei neskak izan ziren eta beste hirurak mutilak. Horien artean ere izan zen probetako garailerik: Jokin Onekak 100eko brazakoa irabazi zuen eta Itsaso Castrillok 100eko bizkarrekoa, eta Asier Gomez bigarren izan zen 800 libreko eta 100 estiloko probetan.