Eibar Igerixanek bi ordezkari izan zituen Igerilari Osoaren Gipuzkoakoan

Paul del Riok eta Gorka Castrillok ordezkatu zuten herriko taldea
Eibar Igerixanek bi ordezkari izan zituen Igerilari Osoaren Gipuzkoakoan
2024/05/21 10:06
eta kitto!

Aurreko domekan Ordiziako Majori kiroldegian jokatutako eskola mailako Igerilari Osoaren Gipuzkoako txapelketan, 2013an jaiotako Paul del Riok eta Gorka Castrillok ordezkatu zuten Eibar Igerixan. Lehiaketa horretan igerilari bakoitzak lau proba jokatzen ditu, guztiak ere 100 metrokoak: libre, bizkar, braza eta tximeleta modalitateetan.