Eibar Igerixanek Exkamak 24 Udako kanpusa prestatu du

Bazkideentzat doan izango da, eta bazkide ez direnen kasuan prezioa 60 eurokoa izango da astero
Eibar Igerixanek Exkamak 24 Udako kanpusa prestatu du
2024/06/20 15:51
eta kitto!

Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 24an amaituko den Kanpus horretan 9 urtetik gorakoek har dezakete parte, “igeriketa, hondartza, jolasak eta mendia” osagai bezala izango dituzten jardunaldietan. Astelehen, eguazten eta barixakuetan igeriketa-saioak izango dituzte, 11:30etik 12:30era, eta martitzen eta eguenetan irteerak egingo dituzte, 11:45etik 18:45era.

Eibar Igerixaneko bazkideentzat doan izango da, eta bazkide ez direnen kasuan prezioa 60 eurokoa izango da astero. Edozein galdera egin edo informazioa jasotzeko, 688 610 620 telefono zenbakira deitu daiteke edo, bestela, eibarigerixan@gmail.com helbidera jo.

Eibar Igerixanetik diotenez, “gure helburua esperientzia gaindiezina eskaintzea da, euskara sustatzeko gure balioak, klubarekiko konpromisoa, kiroltasuna, laguntasuna eta errespetua sustatuz, betiere heterogeneotasunaren ikuspegitik. Kanpaina honetan, gure igerilekuko uretako jarduera zirraragarri eta dibertigarriez gozatzeaz gain, egun osoko txangoak egingo ditugu inguruan ditugun ingurune naturaletara, hala nola hondartzara joateko txangoak, snorkel, patinajea, jolasak eta tailerrak egiteko aukera emango diguten mendiak. Irteera hauen helburua Klubeko kide gisa ditugun loturak sendotzea da, naturarekiko eta gure taldekideekiko errespetua sustatuz. Denok gonbidatzen zaituztegu jarduera ilusionagarri honetan parte hartzera, esperientzia eta oroitzapen aberasgarriak sortuz, udatik aurrera gurekin izango ditugunak”.